5.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten Munduko Landareen VI. Azoka
Gure inguruan ohikoak ez diren aleak erosteaz gain, Arboretuma bisitatu eta hamaiketakoa hartu ahal izan zuten bisitariek
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/10/03
5.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuten asteburu honetan Bizkaiko Campuseko Arboretumean egin den Munduko Landareen VI. Azoka. Gehienak ez ziren esku-hutsik joan, eta berrogei erakusketariek aurkeztutako munduko edozein tokitako landare bat (edo gehiago) eraman zuten etxera. Horrez gain, parke botaniko honek dituen 3 kilometroko bidezidorretatik buelta bat eman zuten, eta bertan saltokiek eskaintzen zituzten bertako produktuekin hamaiketakoa hartu ahal izan zuten.
Azokaren antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea dira, eta laguntzaileak, berriz, Leioako eta Erandioko udalak eta BBKren Gizarte Ekintza.