Ruta de navegación

Contenido de XSL

Norma y Uso de la Lengua Vasca25039

Centro
Escuela Técnica Superior de Arquitectura
Titulación
Grado en Fundamentos de Arquitectura
Curso académico
2023/24
Curso
5
Nº Créditos
6
Código
25039

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral2030
P. de Aula2030
P. Ordenador2030

Guía docenteAlternar navegación

Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN.

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA.

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE.



Ikasgai hau hautazkoa da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: Arkitekturaren Oinarrietan, Arkitektura Teknikoan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektrikoan, Ingeniaritza Mekanikoan eta Ingeniaritza Zibilean. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloan euskaraz aritzeak sortzen dituen zalantza eta arazoei erantzutea da ikasgaiaren helburu nagusia, ikasleak gai izan daitezen euren arloko ideiak era eraginkorrean azaltzeko.



Izen emateko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, ikasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, derrigorrezkoa da gutxieneko maila bat izatea, bai idatziz eta bai ahoz.



Bestalde, ikasgai honek lotura zuzena du bigarren lauhilekoan eskaintzen den Komunikazioa Euskaraz ikasgaiarekin, baina lehen lauhilekoan garrantzi berezia emango zaio idatzizko komunikazioari, eta bigarrenean, aldiz, ahozkoari. Graduko hainbat gaitasun ere lantzen dira.



CB2. Ikasleek euren jakintza lanean edo bokazioan era profesionalean erabiltzen jakitea, eta gai izatea argudioak sortzeko eta horien alde egiteko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere.

CB3. Ikasleak gai izatea (normalean euren ikasketen alorreko) datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko, eta gai sozial, zientifiko eta etiko garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

CB4. Ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, hala hartzaile espezialistei nola espezialista ez direnei.

CB5. Ikasleek garatuta izatea geroko ikasketak autonomia-maila handiarekin hasteko beharrezko diren ikaste-gaitasunak.

M10CM01. Izaera teknikoko edo teknologikoko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak ahoz eta idatziz komunikatzea.

M10CM02. Proiektu eta informe teknikoak erredaktatzea beste profesional batzuentzat, bezeroentzat edo administrazio-erakundeentzat.

M10CM03. Ahozko azalpenak, xehetasunak eta gomendioak ematea proiektuen, aplikazioen edo tresna teknikoen inguruan.

M10CM04. Alor tekniko eta teknologikoetako dokumentazio administratiboa eta lan-protokoloak ezagutzea eta era eraginkorrean kudeatzea.

M10CM05. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta gogoeta egitea norberak testuinguru horretan duen rolaz.

M10CM06. Intuizio eta esperientzia linguistiko pertsonalak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia erabiliz.

M10CM07. Kontsultarako hizkuntza-baliabideak (batez ere interneten erabilgarri daudenak) ezagutzea, alor akademikoan edo beste testuinguru batzuetan egoera komunikatiboak sortzen dituen beharrei erantzun ahal izateko.

M04CM01. Bakarkako lan original bat egitea eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektuak ikasketetan landutako edozein diziplinarekin izan dezake zerikusia.



Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. Informazio zientifiko-teknikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4. Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko.

5. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6. Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentu administratiboak ezagutzea eta egokiro sortzea (curriculumak, inprimakiak, mezu elektronikoak...).

7. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaiak komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta eta testuinguruari dagokion testu mota hautatuta: txostena, artikulu zientifikoa, testu entziklopedikoa, dibulgazio-testua...

Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación

EGITARAU TEORIKOA



1. Sarrera

1.1. Hizkuntza zer den. Erabilera eta normalizazioa

1.2. Ingeniaritzaren eta hizkuntzalaritzaren arteko loturak

1.3. Testuaren kalitatea: zuzentasuna eta egokitasuna

1.3.1. Zuzentasuna: Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Arauak

1.3.2. Egokitasuna: koherentzia, kohesioa eta zenbait estilo-gomendio



2. Testu motak, espezializazio mailaren arabera

2.1. Testu orokorrak eta administratiboak: curriculumak, mezu elektronikoak eta inprimakiak

2.2. Testu zientifiko-teknikoak: testu entziklopedikoak, dibulgazio-testuak eta ikerketa-testuak

2.2.1. Ohiko diskurtso-eragiketak: testu-antolatzaileak eta diskurtso-errutinak



3. Terminologia eta fraseologia zientifiko-teknikoa

3.1. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia

3.2. Hiztegi-sorkuntzarako bideak (eta euskarazko hainbat okerbide)

3.3. Hainbat hizkuntza-baliabide: hiztegiak, corpusak eta estilo-liburuak

3.4. Terminoak hautatzeko irizpideak

3.5. Izen-sintagmaren egitura eta unitate sintagmatiko konplexuak



4. Itzulpena eta zuzenketa

4.1. Itzulpengintzaren hasi-masiak: erronkak, baliabideak eta oinarrizko teknikak

4.2. Itzulpen espezializatuaren berezitasunak

4.3. Testuen zuzenketa eta berrikuspena



EGITARAU PRAKTIKOA



Edukiak pixkanaka lantzen joateko, eskolan hainbat ariketa labur egingo dira. Horiez gain, ikasleek test bat eta honako lau proiektu hauek egin beharko dituzte:



1. proiektua. Euskal Wikipediarako artikulu labur bat edo artikulu-zati bat itzultzea (500 hitzekoa, gutxi-gorabehera). Zeregin hau izango da gainerako edukiak lantzeko abiapuntua, eta bakarka egin beharko da.

2. proiektua. Jomugan zabalkundeko aldizkariren bat izanda, gai baten inguruko artikulu bat idaztea eta beste ikaskideek egin dutena ebaluatzea. Taldekako lana.

3. proiektua. Termino eta hitz multzo batzuei ordainak ematea eta hartutako erabakiak arrazoitzea. Taldekako lana.

4. proiektua. Wikipediarako itzulpena moldatzea eta egindako aldaketak azaltzea. Ondoren, testua euskarazko Wikipediara igo beharko da. Bakarkako lana.

MetodologíaAlternar navegación

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du ikasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleek plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lanak. Astean gutxienez saio bat ordenagailu-gelan egingo da.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

  • Sistema de Evaluación Continua
  • Sistema de Evaluación Final
  • Herramientas y porcentajes de calificación:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Ikasgai honen ebaluazio lehenetsia jarraitua izango da: arrazoi berezirik izan ezean, ikasleek eskoletan parte hartu beharko dute eta proiektuak epean egin beharko dituzte. Derrigorrezkoa da proiektu guztiak egitea, eta denera 5 puntu lortu beharko dira gutxienez. Kalifikazioa honela banatuko da:

- Lehen proiektua: kalifikaziorik gabea, baina derrigorrez egin beharrekoa.

- Bigarren proiektua: % 20

- Hirugarren proiektua: % 20

- Laugarren proiektua: % 30

- Testa: % 20

- Eskolako ariketak eta parte-hartzea: % 10



Ikasleren batek justifikatutako arrazoiren batengatik eskoletara joaterik ez badu, lauhilekoaren hasieran jakinarazi beharko dio irakasleari. Ebaluazio jarraituan parte hartu nahi izanez gero, ikasgaiaren nondik norakoak eGelan jarraitzeko eta tutoretzetara joateko aukera izango du. Bestela, lauhilekoaren amaieran azterketa bat egiteko aukera ere izango du.



Era berean, ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek ere aukera izango dute azken azterketara aurkezteko. Hala eginez gero, azterketan lortutako emaitza izango da ikasgaian jarriko zaien azken kalifikazioa. Azterketa honek ezohiko deialdiko azterketaren eredu bera jarraituko du.



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago gutxienez. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez-aurkeztua» kalifikazioa izango du.



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



- Ebaluazio jarraituaren tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke.



- Zenbait ataza, direla ahozkoak direla idatzizkoak, modu sinkronoan eta BbC bidez egingo lirateke Eskolak ezarritako eskola-orduetan, eta beste batzuetan ikasleei aukera emango litzaieke modu asinkronoan beren kabuz egiteko (ahozkoen kasuan grabaketa batez bidez). Bestalde, taldeka egiteko diseinatutako atazak halaxe (taldeka) egiten saiatuko ginateke, BbC bitartez modu sinkronoan edota irakasleari lanak entregatuz.

Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko denez, azterketaren egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Diapositibak prest ekarri beharko dituzte.



Azterketak lau atal izango ditu:

- Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa)

- Itzulpena: % 25

- Idazlana: % 25

- Ahozko aurkezpena: % 30



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken ebaluazioan, egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak automatikoki ekarriko du kasuan kasuko deialdiari uko egitea, eta, beraz, «ez-aurkeztua» kalifikazioa edukitzea.



PANDEMIAREN BILAKAERAREN ONDORIOZ EZ-PRESENTZIALTASUNERA ITZULI BEHARKO BAGINA:



Ebaluazioko tresnak eta ehunekoak mantendu egingo lirateke eta ikasleek etxetik egingo lituzkete Egelaren bidez Eskolak finkatutako egun eta ordu berean, eta, beharrezkoa izango balitz, ahozko probak egiteko hitzorduak adostuz irakaslearekin.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Ikasturteko edukiak (programa, aurkezpenak, ariketak, artikuluak, estekak etab.) eGela plataforma birtualean jarriko dira, eta ikasleek handik eskuratu beharko dituzte. Edukiak jarraitzeko eta zereginen berri izateko, oinarrizko dokumentu bat egongo da: egunerokoa. Han laburbilduko da egunez egun zer jarduera egiten diren eskolan, bai eta zer erabaki hartzen diren ere. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak etab.) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Bibliografía de profundización

BALLANO, I. eta MUÑOZ, I. (koord.) (2014) Escribir en el contexto académico. Bilbao: Deusto Digital.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Peter Lang: Berna
CABRÉ, M.T. (1993) La terminología. Teoría, metodología, aplicaciones. Ed. Antártida
CABRÉ, M.T. eta FELIU, J. (ed.) (2001) La terminología científico-técnica: reconocimiento, análisis y extracción de información formal y semántica. Barcelona: IULA. Universitat Pompeu Fabra.
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona
CREME, Ph. eta LEA, M.R. (2005) Escribir en la universidad. Barcelona: Gedisa.
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
HÉLOT, Ch., FRIJNS, C., VAN GORP, K. (ed.) (2018) Language awareness in multilingual classrooms in Europe. From theory to practice. Boston /Berlin: De Gruyter Mouton.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
ZABALA, I. (1995) “Aditzen hautapena euskara teknikoan” Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
ZABALA, I. (1997) “Argumentu-harremanak eta eremu-harremanak: izenondo erreferentzialen euskal ordainen bila” Nazioarteko terminologia Biltzarra. Donostia: UZEI-IVAP
ZABALA, I. (2000) “Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan” Ekaia 12: 146-166
ZABALA, I. (2000) “Euskararen zientzia eta teknikarako erabileraren hizkuntza berezitasunak” Ekaia 13: 105-129

Revistas

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkaria (UEU)
http://www.aldiri.eus/paperekoak/
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria (Elhuyar)
https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria (UPV/EHU)
https://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU)
https://www.uztaro.eus/

Direcciones web

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
http://www.euskara.euskadi.net
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/
http://31eskutik.com/
https://addi.ehu.es/?locale-attribute=eu
http://www.ueu.eus/berriak/ikusi/tesiker__euskarazko_doktorego_tesiak_bilatu_eta_irakurtzeko_bilatzailea_martxan_da
https://zientziakaiera.eus/
http://blogsanidadanimal.com/eu/

Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ