Jose Migel Barandiaran Katedra

Jose Migel Barandiaran Katedra

Imagen

Jose Migel Barandiaran Katedrak ikerlariaren pertsona eta obra balioan jartzea eta bere bizitzako ardatz izan ziren ikergaiak ezagutzea, sustatzea eta sakontzea dute helburu.

Barandiaranek arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian eta nazioartean, betiko galtzeko zorian ziren aztarna, usadio eta esamoldeak aztertzeko eta ahanzturatik salbatzeko egindako lan eskergagatik batez ere.

Katedra Euskal Herriko Unibertsitateak sortu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin, Eusko Ikaskuntzarekin eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioarekin elkarlanean.

Katedraren helburu nagusiak izango dira, batetik, Jose Migel Barandiaran Aierberen izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz; eta, bestetik, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzea, aita Barandiaranek ezarritako nortasun oinarriak ezagutaraziz, eta oinarri horiek gaur egungo gizartearekiko elkarrekintzaren bidez eguneratuz.

Euskal Herriko Unibersitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, Ataungo Udala eta Eusko Ikaskuntza