Contenido de XSL

Interfaces Inteligentes y Accesibles

Centro
Facultad de Informática
Titulación
Grado en Ingeniería Informática
Curso académico
2017/18
Curso
4
Nº Créditos
6
Idiomas
Euskera

DocenciaAlternar navegación

Distribución de horas por tipo de enseñanza
Tipo de docenciaHoras de docencia presencialHoras de actividad no presencial del alumno/a
Magistral4050
P. de Aula510
P. Laboratorio1530

Guía docenteAlternar navegación

ObjetivosAlternar navegación

Informatikako elkarrekintzarako sistemak analizatzeko, ebaluatzeko eta garatzeko gaitasunak; teklatu, sagu eta pantaila estandarraz gain beste gailu batzuk erabiliz eta sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna, ergonomia eta erabilgarritasuna bermatuz.

Erabiltzailean zentratuta diseinatzeko gaitasunak landuko dira, pertsonen arteko berezitasunak kontuan hartuz.

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatuko duten pertsona-konputagailu interfazeak diseinatu eta ebaluatzeko gaitasunak.

Pertsona-konputagailu elkarrekintzako sistemak garatzean kontuan izan beharreko irisgarritasunari buruzko eta intimitatea babesteko legediak ezagutzeko, ulertzeko eta aplikatzeko ezaguerak, derrigorrezkoak diren espezifikazioak eta arautegiak maneiatuz.



Titulazioko hainbat gaitasun lantzen dira hemen, zehazki:

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen (eta beraiek maneiatzen dituzten datuen) irisgarritasuna, ergonomia, erabilgarritasuna eta segurtasuna diseinatzeko, ebaluatzeko eta ziurtatzeko gaitasuna. [T3]

Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoak garatzeko eta exekutatzeko behar den hardwarea eta softwarea definitzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko gaitasuna, lortu beharreko ezagutzetan oinarrituz. [T4]

Informatika Ingeniari Teknikoaren lanbideari dagozkion legeak ezagutzeko, ulertzeko, eta aplikatzeko, eta bete beharreko espezifikazioak eta arautegiak erabiltzeko gaitasuna. [T7]

Metodo eta teknologia berriak ikasteko eta garatzeko, eta egoera berrietara egokitzeko aukera eta malgutasuna eskaintzen dituzten oinarrizko gai eta teknologiak ezagutzea. [T8]

Arazoak ebaztean, iniziatiba, erabakiak hartzeko ahalmena, autonomia eta sormena izateko gaitasuna. Informatika Ingeniari Teknikoaren lanbideari dagozkion ezagutzak, abileziak eta trebetasunak komunikatu eta transmititu ahal izateko gaitasuna. [T9]

Neurketak, kalkuluak, ebaluazioak, tasazioak, peritatzeak, ikerketak, txostenak, atazen planifikazioak eta informatika arloko antzeko beste jarduerak egiteko ezagutza, lortu beharreko ezagutzetan oinarrituz. [T10]

Ebazpen teknikoen eragin sozial eta ingurumenekoak analizatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, Informatika Ingeniari Teknikoaren jardueren erantzukizun etiko eta profesionala ondo ulertuta. [T11]



Espezialitateari dagokionez, hauek dira lantzen diren gaitasunak:

Konputagailuen arkitektura, plataforma paraleloak eta banatuak barne, analizatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna, baita haientzako softwarea sortzeko eta optimizatzeko gaitasuna ere. [KI3]

Aplikazio txertatuak eta denbora errealekoak gauzatzeko hardware eta software egokienak analizatzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko gaitasuna. [KI5]

TemarioAlternar navegación

1. Sarrera

- Pertsona-konputagailu elkarrekintza. Erabiltzailearen interfazea.

- Erabilgarritasuna.



2. Sarrera/irteera estandarreko gailuen funtzionamendua

- Elkarrekintza gailuen programazioa. Gailuaren driver-a.

- Elkarrekintza gailu estandarrak. Teklatua, sagua eta pantaila. Bestelakoak.

- Konputagailurako konexioa. Sarrera/irteera sistema.

- Programa bidezko sarrera/irteera kudeaketa. Sistema Eragilerako deiak.



3. Pertsonak komunikatzeko modalitateak

- Pertsonen pertzepzioa. Zentzumena.

- Pertsona-konputagailua elkarrekintzako prozesu kognitiboak.



4. Hizkuntza bidezko elkarrekintza

- Ahots sintesia.

- Hizketa ezagutza.

- Lengoaia naturalaren ulermena.

- Eskuzko idazketaren ezagutza.

- Keinuen ezagutza.

- Modalitate anitzeko elkarrekintza.



5. Elkarrekintza sakonagoa

- Elkarrekintza emozionala.

- Errealitate birtuala eta areagotua.

- Janzteko konputagailuak.

- BCI.



6. Nonahiko konputazioa

- Nonahiko konputazioaren sarrera.

- Nonahiko konputazioko elkarrekintzarako gailuak.

- Interfazeen moldaketa automatikoa ala ez.



7. Behar bereziak dituzten pertsonentzako interfazeak

- Erabiltzaileen ezaugarriak. Irisgarritasuna kontzeptua. Laguntzeko teknologiak.

- Ordezko sarrerak. Konputagailuaren sarrera metodoak.

- Ordezko irteerak.

- Weberako irisgarritasuna.



8. Kontrolerako interfazeak

- Pertsona-Robot elkarrekintza.

- Musika bidezko interfazeak.

MetodologíaAlternar navegación

Irakaskuntza presentzialean saio magistralak, mintegiak, laborategi saioak, klase teorikoak eta praktikoak izango dira, ikaslearen lan pertsonalaz gain.

UPV/EHUko moodle plataforma erabiliko da, ikasleek eskura dezaten eduki teorikoa lantzeko edukiak eta behar den softwarea. Hardware berezia behar denean, ikasleei utziko zaie itzul dezaten konpromisoarekin.

Sistemas de evaluaciónAlternar navegación

Bidaliko diren lan batzuk edo klasean edo irakaslearen aurrean defendatu beharko dira ahoz. Praktika batzuk pertsonalak izango dira, beste batzuk taldean egingo diren bezala. Horiez gain, azterketa egingo da klasean ikusitako gai teorikoez gain, praktiketan egindako lanak baloratzeko. Saio praktiko batzuk derrigorrez egin beharko dira zehaztutako datatan (asistentzia orria pasatuko da).

Bukaerako nota kalkulatzeko, formula hau erabiliko da, baldin eta atal bakoitzeko notak lau edo handiagoak izan [Bukaerako Nota (BN), Praktiketako Nota (PN), Teoriako Azterketa (TA), Praktiketako Azterketa (PA)]:

BN= 0,4*PN + 0,4*TA + 0,2*PA

Aurreko ebaluazioa segitzen ez dutenek ere froga teorikoa eta praktikoa egin beharko dute. Froga praktikoen data irakaslearekin adostu beharko dute.

Materiales de uso obligatorioAlternar navegación

Bidaliko diren lanak egiteko software-a, testuak eta hardware osagaiak erabili beharko dira.

BibliografíaAlternar navegación

Bibliografía básica

Abascal J., Garay N. Capítulo 6. Dispositivos. J. Lorés (ed.) La interacción persona-ordenador. AIPO, Asociación Interacción Persona-Ordenador, 2001.



Cañas J. J., Salmerón L., Gámez P. Capítulo 2. El factor humano. J. Lorés (ed.) La interacción persona-ordenador. AIPO, Asociación Interacción Persona-Ordenador, 2001.



Jacko J. A. (ed.) The Human-Computer Interaction Handbook. CRC Press, 2012.



A.Prieto (ed.): Periféricos avanzados. Memoria externa e interfaces persona-ordenador. Garceta Grupo Editorial, 2012.



Stephanidis C. (ed.). The Universal Access Handbook. CRC Press, 2010.



The Encyclopedia of Human-Computer Interaction, 2nd Edition, n.d. http://www.interaction-design.org/books/hci.html



Zeldman J. Designing with Web Standards (3rd edition). New Riders, 2010.

Bibliografía de profundización

Chugo D. (ed.) Human-Robot Interaction. InTech, 2010.

Martínez R. J., Boluda J. A., Pérez J. J. Estructura de Computadores y Periféricos. RAMA, 2001.

Picard R. S. Los ordenadores emocionales. Ariel, 1998. (R. S. Picard. "Affective computing", MIT Press, 1997 liburuko gaztelaniazko bertsioa).

M.J. Scherer. Assistive technologies and other supports for people with brain impairment. Springer Publishing Company, 2012.

Shneiderman B., Plaisant C. Designing the User Interface. Strategies for Effective Human-Computer Interaction (5th edition). Pearson, 2009.

Revistas

* Interacting with Computers, Elsevier.
* User Modeling and User-Adapted Interaction, Springer.
* Behaviour & Information Technology, Taylor and Francis Inc.
* Universal Access in the Information Society, Springer.
* Journal on Multimodal User Interfaces, Springer.
* Human-Computer Interaction, Taylor and Francis Inc.

GruposAlternar navegación

46 Teórico (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-15

15:00-15:40

17:15-19:15

Profesorado

46 P. de Aula-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
1-4

15:40-17:00

Profesorado

46 P. Laboratorio-1 (Euskera - Tarde)Mostrar/ocultar subpáginas

Calendario
SemanasLunesMartesMiércolesJuevesViernes
4-15

15:40-17:00

Profesorado