Europako komunitate gutxituen hizkuntza kapitala eta iraunkortasuna

Jornada

Europako komunitate gutxituen hizkuntza kapitala eta iraunkortasuna

Cuándo y dónde

Desde: 27/05/2026 Hasta: 28/05/2026

Descripción

Jardunaldi honek Europako hizkuntza-aniztasunaren erronkei aurre egiteko eta komunitate gutxituen hizkuntza kapitala indartzeko estrategiak garatuko ditu. Helburu horiek sakontzeaz gain, beraien gizarte-onurak aktibatzeko bideorria landuko du.

Ekitaldia Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (EHU) antolatu du.

Jardunaldiak hitzaldiak, mahai-inguruak eta lan-saioak egongo dira, eta bertan hiru gai nagusi jorratuko dira:

  • Hizkuntza kapitala eta komunitatearen ongizatea.
  • Hizkuntzen transmisioa eta sozializazioa.
  • Hizkuntza gutxituentzako teknologia eta baliabide digitalak.

Maiatzaren 28an egingo den tailer praktikoan, hizkuntza minorizatuentzako baliabide eta teknologia digitalen erabilerari buruzko gai praktikoak landuko dira (itzulpen automatikoa, hizketa-ezagutza, hizkuntza-artxibo digitalak eta hizkuntza-baliabideen sorkuntza), hizkuntza-komunitateei tresna eta ezagutza baliagarriak eskaintzeko. 

Lekua: Donostia – EHU Informatika fakultatea (nola iritsi).

Interpretazioa: Ingelesa–euskara eta euskara–ingelesa egongo da.

Parte-hartzea: doakoa da, baina izena eman behar da.

Registro

Dirección web: https://forms.gle/WF3HEZFFh9zJuaWZ6