euskaraespañol

Ikasi Wikipedian editatzen!

Noiz eta non

Noiztik: 2018/09/25 Noiz arte: 2018/10/03, 00:00 - 00:00

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Wikipedia munduko ezagutza guztia bildu nahi duen entziklopedia kolaboratibo eta askea da.

UPV/EHUk ‘Euskal Wikilarien Elkartearekin batera, ‘EHU-Wikipedia 2018-II' izeneko 25 orduko Ikastaro/Lantegia antolatu du, hautazko ECTS 1 ematen duena. Ikastaroa Gipuzkoako Campuseko ikasleentzat dago zuzendua.

Izena emateko epea irailaren 25tik urriaren 3ra izango da eta honako helbide elektronikora bidali beharko da eskaera:  vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus

Formakuntza urriaren 4an izango da, 15:00tik 18:00etara, Gipuzkoako Campuseko liburutegi nagusian, Carlos Santamaria Zentroan. Wikitutoritza aldiz azaroaren 29ean izango da, 15:00tik 18:00etara, aipatutako leku berean (Euskaraldia ekitaldietan).