null

'Eusle’ proiektuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/02/26, 14:00

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 26, 14:00etan, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Aktibatu proiektuaren baitan Eusle metodologia aurkeztuko da. UPV/EHUn euskararen erabilera sustatzeko jarri da abian Aktibatu proiektua. Ekimen horren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Proiektu honen bidez, unibertsitateko eremu guztietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.

 Testuinguru egoki horiek sortzeko hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak bultzatu behar dira, eta Eusle metodologia horretarako tresna egokia dela frogatu dute zenbait ikerketek. Metodologiaren nondik norakoak Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak eta “Aldahitz” ikerketa proiektuaren zuzendaria den UPV/EHUko Pello Jauregik azalduko dituzte.

Saioak izango dira laster baita Gipuzkoan eta Araban ere:

  • Gipuzkoako Campusa: Informatika Fakultatea, martxoaren 1ean, 12:00etan.
  • Arabako Campusa: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, martxoaren 13an 12:00etan, Hezkuntzako eraikineko 2M mintegian.

Informazio gehigarria