euskaraespañol

‘Horizonte 2019’ onlineko aplikazioak norberaren alderdi politikoekiko hurbiltasun ideologikoa neurtzen du

Parte-hartzaileek hauteskunde-proposamenekin duten adostasuna neurtzen duen programa lagundu dute sortzen UPV/EHUko ikertzaileek

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/17

Horizonte 2019 web gunea

‘Horizonte 2019’ onlineko aplikazioa herritarrei laguntza ematen die alderdi politikoek norberarekin daukaten adostasun ideologikoa aztertzen. Programak aukera ematen die parte hartzaileei beren iritziak alderatzea alderdi politikoen proposamenekin, hainbat galderari erantzun ondoren.

Prozedura erraza da: ikerketa talde honek programa bat egin du alderdi politiko bakoitzaren jarrera ideologikoa aztertu ondoren eta, gaurkotasuneko parametro batzuk kontuan hartuz, kodifikazioa egin du: ekonomia, berdintasuna, migrazioa, erlijioa,… Gero, erabiltzaileek euren haiekiko zaletasuna adierazten dute galderen erantzunen arabera. Sistemak binatzen ditu partaideen erantzunak partidu politikoen kodifikatutako proposamenekin. Azkenean, programak emaitzak ematen ditu grafikoen bitartez partaide bakoitzaren partidu politikoekiko hurbiltasun ideologikoa azalduz.

Irabazi-asmorik gabeko ekimena da eta maila akademikoaren barruan garatu da. Ikertzaile hauek esperientzia akademiko zabala dute eta ez daude ez mugimendu politiko, ez alderdi politiko batean afiliaturik. Lan honetan parte hartu dute, besteak beste, UPV/EHUko eta Euskobarometroko Jonatan García, Rafael Leonisio ikertzaileek eta Ion Baratas ikasleak

Informazio gehiago:   http://www.horizonte2019.com