euskaraespañol

Gaurko irudia

‘Komikiak aztertzeko gida bat’ liburuaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/01/13

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren urtarrilaren 13an ‘Komikiak aztertzeko gida bat’ liburua aurkeztuko da Elhuyar Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak komikiaren munduari buruz publikatzen duen sarrera liburua. Argitalpena ingelesetik itzuli da, eta LAIDA ikerketa-taldeak koordinatzen du (Literatura eta Nortasuna).

Gida gisa funtzionatzen duen liburuan, komikiaren hizkuntzaren, ekoizpenaren, tradizioen eta generoen inguruko gaiak jorratzen dira. Gainera, Josean Morlesín UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak komiki formatuan egin du edizioa.

Aurkezpenean honako hauek parte hartuko dute:

  • Xabier Arauzo (Bizkaiko Foru Aldundia, Euskararen zuzendari nagusia).
  • Jon Kortazar, LAIDA ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia eta UPV/EHUko katedraduna.
  • José Antonio Morlesín Mellado, egilea.
  • Bideoan: Enrique del Rey Cabero, Michael Goodrum, egileak.