euskaraespañol

"PIE Zabalduz", Itsasoko ikerkuntzari buruzko zikloko lehen hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/01/23 Noiz arte: 2015/01/28, 18:30 - 14:52

Zikloa

PIE Zabalduz

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilak 23, 18:30etan, Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7, Bilbo), "PIE Zabalduz" ekimena hasiko da, zeinaren bitartez UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioak (PIE) bere ekintza ikertzailea gizarteari hurbilduko dion. Antolaketan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak kolaboratu duen Hizketaldien ziklo horren izenburua "Ozeanoa eta Osasuna: zer da hau?" da, eta bertan hartuko dute parte itsas zientzietako ikertzaile aipagarri batzuk, zeinek ozeanoak pertsonen bizitzan duten eraginaz hitz egingo duten.

"PIE Zabalduz" ekimenaren lehenengo ekitaldi honetan Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria izango da aurkezlea.

Haren ondoren hitz egingo du Ionan Marigómezek, UPV/EHUren Zelulen Biologiako Katedraduna eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendariak. "Plentziako Itsas Estazioa, ozeanoaren eta osasunaren azterketan, zer da hau?" izeneko hizketaldian, itsas biologia eta bioteknologia esperimentaleko zentro honen lana azalduko digu.

Bukatzeko, José Vicente Tarazona Lafargak hitz egingo du, European Chemicals Agency-ren Arriskuen Ebaluazioko Batzordearen presidente ohia. Haren hizketaldiaren izenburua "REACH europar araudia: betebeharrak eta aukerak, zer da hau?" izango da eta substantzia eta prestakuntza kimikoekin lotutako alderdiak arautzen dituen europar araudia aztertuko du.

Hizketaldien ostean, galderen txanda izango da. Sarrerak doan izango dira, bete arte.

"PIE Zabalduz" hitzaldi zikloaren programa:

  • Urtarrilak 23, osteguna. Foru Liburutegia (Diputazio kalea 7, Bilbo).
    • Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 'Ozeanoa eta Osasuna helburu dituen EHUko Plentziako Itsas Estazioa; zer da hau?', Ionan Marigómez (PIE; UPV/EHU).
    • 19:00-20:00 'REACH europar araua: betebeharrak eta aukerak; zer da hau?', José Vicente Tarazona (European Chemicals Agency delakoaren Zientzia Presidentea).
  • Otsailak 5, asteazkena. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Iñaki Saiz Salinas (UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 "Itsas biodibertsitatea XXI. mendeko ikuspuntutik; zer da hau?" Mikel Becerro (IPNA-CISC; PIE-UPV/EHU).
  • Martxoak 6, osteguna. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Arriaga Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Jon Sáenz (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 'Ozeanoen oszilazioak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Carlos García Soto (IEO Santander; PIE-UPV/EHU).
  • Apirilak 9, asteazkena. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Miren P. Cajaraville (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 'Moluskuen gaixotasunak; zer dira eta zein eragin dute guregan?' Antonio Villalba (CIMA, Arousa).
  • Ekainak 4, asteazkena. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa, Baroja Aretoa (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).
    • Aurkezlea: Maren Ortiz Zarragoitia (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 Ikertzaile gazte baten doktoretza tesiaren azalpena.
    • 19:00-20:00 'Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?' José María Navas (INIA, Madrid).
  • Ekainak 26, osteguna. Plentziako Itsas Estazioa, PIE-UPV/EHU (Plentzia).
    • Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 'EHUko Kultura Zientifikoko Katedra' Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU).
    • 19:00-20:00 'Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?', Simon Munt (Pharmamar, Madrid).