euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Desagertutako espezien berreskuratzea eta neandertalaren genoma, Darwinen Egunean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/12 Noiz arte: 2015/01/27, 19:00 - 13:58

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Charles Darwin

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 12, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako Bibliotekan UPV/EHUko genetista Ana Zubiagak eta Bartzelonako Biologia Ebolutiboko Institutuko (CSIC-UPF) paleontologo Carles Laluez-Foxek parte hartuko dute Charles Darwinen jaiotzaren harira ospatuko den jardunaldian. UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatzen dute Bilboko Darwinen Eguna. El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUren Aula Espazio Gelak kolaboratzen dute ekitaldiarekin.

Dibulgaziozko jardunaldian, Ana Zubiaga genetistak "¿Las extinciones son para siempre?" hitzaldia emango du, eta Carles Lalueza-Foz ikertzaileak "El genoma neandertal". 2007. Urtetik, zientziaren eta jakintzaren pertsona nabarmenek parte hartu dute Darwinen egunean, besteak beste, Francisco J. Ayalak, Pilar Carbonerok, Juan Luis Arsuagak eta Manuel Tohariak.

Sarrera librea da aretoa bete arte.

Ana Zubiaga biologian doktorea da, eta UPV/EHUn genetikako katedraduna. Tufts eta Harvard unibertsitateetan (AEB) doktoretza ondorengo ikertzailea izan zen, eta minbiziaren garapenean parte hartzen duten geneen erregulazioa ikertzen espezializatu zen han. Egun, Genetika, Antropologia fisiko eta Animali fisiologia departamentuan egiten du lan. Bere ikerketen eremua minbiziaren biologia da, eta Biologia Molekularreko eta Biomedikuntzako Masterraren arduraduna da.

Carles Lalueza-Fox ikertzailea da Bartzelonako Biologia Ebolutiboko Institutuan (CSIC-UPF) eta izen handiko aditua paleogenetikan. Nazioarteko hainbat aldizkaritan sarri idatzi du desagertutako espezieen material genetikoa berreskuratzeari buruz, mamuten eta neandertalen kasuetan esaterako. Genoma Neandertalaren proiektuan hartu du parte, eta egun, Europako genoma mesolitikoak eta neolitikoak berreskuratzen dihardu. Dibulgazio zientifikoko hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste 'Palabras en el Tiempo' (Crítica, 2013).