euskaraespañol

Kirmen Uribek hitzaldi bat emango du Mussche-ri buruz, bere azken liburuaren protagonista

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/10 Noiz arte: 2015/01/21, 12:30 - 15:02

Kokapena

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 10ean, 12:30etan, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako Juliana Agirrezabala aretoan (Sarriena, z/g. Leioa) Kirmen Uribe idazleak Musscheren bidean izeneko hitzaldia emango du. Ekitaldia Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu du. Sarrera doan.

Uribek bere azken liburuari buruz hitz egingo du, hots, Mussche elaberriri buruz. Hor Robert Musscheren bizitza ikertzen du ondarrutarrak. Hogei eta hamaseiko gerrako haur bat, Karmentxu Cundin bilbotarra, Euskal Herriko milaka ume legez, Santurtziko portutik abiatuko da atzerrira. Mussche idazleak hartu zuen bere etxean, Ganten, Belgikan. Haurraren etorrerak bizitza aldatuko dio, hala jazoera desberdinak biziko ditu…

2008an argitaratu zuen Bilbao-New York-Bilbao liburuak Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria (Narratiban) jaso zituen. Gainera, poesia liburu bat, Bitartean heldu eskutik, eta haur eta gazte literaturaren alorrean Ez naiz ilehoria, eta zer?, Garmendia errege eta Guti, besteak beste, idatzi ditu.