euskaraespañol

Francoren Espainia eta Hitlerren Alemaniaren arteko lankidetzari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/29 Noiz arte: 2015/01/21, 19:00 - 11:49

Kokapena

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 29, 19:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Carlos Collado Seidel, Marburgoko Unibertsitateko (Alemania) irakasle, Ikerbasque ikerlari eta UPV/EHUko "Euskal Nazionalismoa Ikuspegi Konparatuaren Arabera" Ikerketa Taldeko kolaboratzaileak, hitzaldia eskainiko du "Espainia, nazien babeslekua" izenburupean. Sarrera librea da.

Hitzaldian, Collado Seidel-ek historiako hainbat pasarte aztertuko ditu. Besteak beste, naziek beraien berpiztea Francoren Espainian kokatutako talde klandestinoen bidez prestatzen ibili ote ziren edota diktadurak nazi iheslariak ezkutatzen izan zuen papera. Era berean, Bigarren Mundu Gerrako potentzia irabazleen arteko interes gurutzatuen jokoa, alemaniar iheslarien egarria, Francoren erregimenaren joko bikoitza eta bere funtzionarioen ustelkeria ere aztertuko ditu.

UPV/EHUko "Euskal Nazionalismoa Ikuspegi Konparatuaren Arabera" Ikerketa Taldeak antolatu du hitzaldi hau, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin.