euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasturtearen itxiera

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/29 Noiz arte: 2015/01/19, 18:00 - 12:56

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 29, 18.00etan, Letren fakultateko Areto Nagusian egingo da Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamargarren promozioko 11 ikasle gizonezkori eta 28 andrazkori, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio  honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Javier Garaizar izango da, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, eta mahaiburutzan Fernando Aránguiz, Vital Kutxako presidentea; Iciar Lamarain, Arabako foru-diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; eta Luis Garagalza, Esperientzia Geletako zuzendaria izango ditu.