euskaraespañol

Martín Rivas irakasleak hitzaldi bat emango du ikasturteari eta bere irakaskuntza-ibilbideari amaiera emateko

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/29 Noiz arte: 2015/01/19, 12:00 - 13:19

Kokapena

Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 29, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakaslea den Martín Rivasek hitzaldi bat emango du "La última clase: Historias y sucedidos, amores y desamores, reflexiones y logros tras 44 años de actividad" izenburupean. Ikasgai berezi honekin, Rivasek amaiera emango dio 2013-2014 ikasturteari eta baita bere irakaskuntza-ibilbide luze eta emankorrari ere.

Martín Rivas irakasleak, bere hitzaldian, Botika Zaharreko jatorritik oraingo egoera kontsolidatu honetara heldu arte, Zientzia eta Teknologia Fakultateak bere historian zehar izandako anekdota eta gertakarien laburpena egingo du. Era berean, Fakultatea markatu duten jazoera puntualak ere birpasatuko ditu eta baita eskuratutako hainbat lorpen eta emaitza zientifiko ere.

Hitzaldiak eskolan ematen diren ikasgaien formatua izango duenez, bertaratzen direnek irakaslearen azalpenak eten ahal izango dituzte edozein momentutan interpelazioren bat egiteko. Era berean, amaieran, galderak edota iruzkinak egiteko tarte bat ere egongo da.