euskaraespañol

Bizkaiko Esperientzia Gelek jardunaldi irekia egingo dute etorkizuneko ikasleentzat

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/30 Noiz arte: 2015/01/19, 12:30 - 12:32

Kokapena

Erdiko Patioa - Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 30, 12:30ean, Bizkaiko Esperientzia Geletako Areto Nagusian (Banco de España kalea, 2. Bilbon)  jardunaldi irekia egingo du zentroak. Bertan, Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendari Alfonso Uncetak eta ikasleen ordezkariek ikastegia erakustearekin batera, etorkizuneko ikasleei emango diete Gizarte Zientzietan Unibertsitate tituluari buruzko informazioa. Esperientzia Geletan ikasteko, 55 urte baino gehiago eduki behar dira, eta jubilatuak edo aurre-jubilatuak ere izan. Astelehenetik, ekainak 2, ekainaren 13ra arte, goizeko 09:00etatik 13:30era, 2014-2015 ikasturtean izena aurretik emateko epea egongo da irekita.

Esperientzia Gelen egitasmoak kultura zabaltzea du helburu. Horretarako, Gizarte Zientzien ikasketen lau ikasturtean Gizarte Zientzietako tituluak hainbat ikasgai ditu: Historia, Hizkuntza eta Literatura, Egundo Gizarte eta Kultura egoerak, esate baterako. Bestalde, akademia-ikasketatik kanpo ekintzak ere dauzkate ikasleek, adibidez, koroa, antzeztaldea eta eztabaidatzeko taldea.

Egitaraua

  • Zuzendariaren agurra
  • Gelei buruzko bideoaren proiekzioa
  • Ikasleen ordezkariaren hitzak
  • Gizarte Zientzietan Unibertsitate tituluari buruzko informazioa
  • Zentrora bisitaldia