euskaraespañol

"Interbentziñuak", Eibarko fabrika abandonatuak berreskuratzeko proposamen artistikoak

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea eta Berreibar elkartea elkarlanean aritu dira udalerriko ondare industrialari erabilera sozial berri bat emateko

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/19

(ezkerretatik eskuinetara) Ezkiel Collante, Arantza Lauzirika, María José Tellería, Karla Tobar eta Natxo Rodríguez.
(ezkerretatik eskuinetara) Ezkiel Collante, Arantza Lauzirika, María José Tellería, Karla Tobar eta Natxo Rodríguez.

Bihar, ostirala, ekainak 20, Eibarko BHren fabrika zaharrean (Bittor Sarasketa kalea 7-1. ezk) "Interbentziñuak" inauguratuko da. Hain zuzen ere, Eibarko udalerrian hutsik dauden eta erabiltzen ez diren eremu eta eraikin industrialak berreskuratzeko proiektu bat da honakoa. Bertan, elkarlanean aritu dira UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea, Berreibar Ekimen Kulturala elkartea eta Eibarko Udala, eta Arte Ederren Fakultateko ikasleek udalerriaren ondare industriala osatzen duten eraikinak modu proaktiboan birmoldatzeko ikuspuntu sortzaile eta berritzaile batetik sortutako artelanen aukeraketa bat erakutsiko da ekimen honetan.

"Interbentziñuak" proiektua gaur, osteguna, aurkeztua komunikabideen aurrean, eta betan parte hartu dute Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak, Natxo Rodriguez Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordeak, Ezekiel Collantes arkitektoa eta Berreibar Ekimen Kulturala elkarteko kideak, Itxaso Goñi arkitektoa eta Berreibar Ekimen Kulturala elkarteko kideak, Maria José Tellería, Eibarko Udaleko Teknologiako, Industriako eta Berrikuntzako zinegotzia, eta baita ikusgai izango diren artelanak sortu dituzten Arte Ederren Fakultateko ikasleek ere. Inaugurazio ofiziala ostiralean, hilak 20, izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta artelanak larunbatean eta igandean, hilak 21 eta 22, ikusi ahal izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean; eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean. Sarrera librea izango da.

Ezekiel Collantesek, ekimenaren bultzatzaileak, adierazi duenez, "proiektu honen helburua da erakustea posiblea dela hiri-politika sozialago berriak aurrera eramatea, hiriaren birsorkuntza bultzatzen dituztenak eraikin zaharkituak berrerabiliz eta erabilera desberdinak nahasiz. Beraz, kontua ez da bakarrik erabiltzen ez diren fabrika zaharrak berreskuratzea, baizik eta hiriaren parametro desberdinak kontuan edukiko lukeen birsortze prozesu integral bat abian jartzea".

Lau dira "Interbentziñuak" proiektuan ikus daitezkeen artelanak:
"IZENBURURIK GABE", Elisabeth Domínguez Ran eta Iñigo Garatu:
Eibarko bizikleta lantegietan egiten zen lana bera bezain esanguratsua zen bertako langileen kopurua. Horregatik, bizikletak sortu zituztenen eta bizikletak egiteko bizi izan zirenen oroimena eta memoria aktibatzen duten bizipentzat, modu intrintsekoan, hartzen dute autoreek pedalei eragiteko ekintza performatiboa bera.

"ARMONIA GABEKO ESPAZIOAK", Karla Tobar eta Cristian Villavicencio:

Armonia Gabeko Espazioak proiektua gogoeta bat da Eibarko espazio industrialen memoriari buruzkoa, bere gaur egungo itxura eta presentziarekin kontrastatuz horretarako proiektu artistiko bat proposatzen dute egileek hiru dimentsiotan adierazia lan egiten duena: (In situ Interbentzioa, Hipervínculos Qr eta lekurik-ez: Guillespie etxea, Eibar), modu honetan esperientzia artistikoa maila hauen mugetan kokatzea litzateke. Alde batetik, soinu-interbentzioaren berehalako esperientziaren eta aurrez grabatutako WEB espazioaren arteko kontrastea bilatzen dute. Eta bestetik, teknologia bera eta arte-proiektua burutzeko bitartekoak aztertzen dituzte. Zelan erreminta digitalen erabilera praktikaren metodologia aldatzen duen.

"BERBIZI", de Chimpancés con Tutú Kolektiboa:

Proiektu honetan kolektiboko kideek argia erabiltzen dute BH bizikleten fabrikako arkitekturaren zati bat nabarmentzeko. Honako hau, Eibarren abandonatuta dagoen eremu bati ikusgarritasuna emateko modu bat da, bizimodu berri bat eskainiz. "Uste dugu garrantzitsua dela bai herriko jendea zein bertara hurbildu daitekeena konturatu daitezela gaur egun ahaztuta dauden toki horiek zer izan ziren eta zer suposatu zuten herriarentzat garai batean; eta aukera berri bat eman behar zaie", diote Chimpancés con Tutú Kolektiboko kideek. Argiak zentzumenen esperientzia transmitituko du arlo fisiko eta emozionalak nabarmenduz, eraikina magia berezi batekin bilduz.

"KORPHUTS", Maite Mentxaka eta Maider Aldasoro:

Dantza esperimentala eta kontenporaneoa, performatibitatea eta efimerotasuna. Hutsik, baina oroitzapenez eta kargaz beterik dauden espazio hauekiko hurbiltasuna landu nahi izan da, esperientzia berriak sortaraziz. Fabrika abandonatuetaz ari dira artistak. Herriko hainbat lantegi aktiboetako soinuak ezohiko lekuetara eramanez, esperientzia gordinak aspalditik bizi izan ez dituzten espazioetan berriz txertatuz. Baina bada beste elikagai garrantzitsua, presentzia bera. Giroarekiko begirada berria lantzen dijoan pertsona, antzineko fabrikari bestelako etekinak aterako dizkiona. Eraiki egingo da, era batez, berriro ahuts bilakatuko den gorputzaren eta lekuaren arteko harremana. Espontaneitatea. Esperimentazioa. Bizipena. Danak topo egiten dute honetan.