euskaraespañol

UPV/EHUk 2014/2015 ikasturtearen hasierako ekitaldia ospatu du

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/10

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak 2014/2015 ikasturtearen hasierako ekitaldia ospatu du, asteazkenean, irailak 10, Areto Nagusian.

Zeremonia honetan, UPV/EHUko idazkari nagusi José Luis Martínek aurkeztu du 2013/2014 ikasturtearen memoriaren laburpena. Gero, UPV/EHUko Anatomia Patologikoko irakasle eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuburu José Ignacio López Fernández de Villaverdek "El patólogo, médico invisible" ikasturte hasierako hitzaldia irakurri du. Jarraian, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk parte hartu dute. UPV/EHUko koroaren emanaldiarekin bukatu da ekitaldia.

Ikasturtearen hasierako ekitaldira hauek etorri dira, besteak beste: Bakartxo Tejeria, Lege Biltzarreko presidentea, José Luis Bilbao eta Martin Garitano, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte, Leioako alkate Mª Carmen Urbieta eta Erandioko alkate, Joseba Goikuria, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal-nagusi Juan Calparsoro, Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert, eta Mondragon Unibertsitatekoa, Iosu Zabala, eta unibertsitateko komunitateko hainbat kide, kultura eta politika arloko eta gizarteko ordezkariak ere.