euskaraespañol

Azterketa garaian estresaren inguruko tailerra

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/22

Irudia

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak UPV/EHUko ikasleentzat 'Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los exámanes' izeneko Tailerra antolatu du hiru campusetan. Honek Prestakuntzako Kultura Jarduera gisa eskaintzen da, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzaren babesarekin; bi tailerretan parte hartuz gero, ikastegi guztiek aukera askeko kreditu bana emango diete graduko ikasleei.

Ikasturteko lauhileko bakoitzean 3 tailer eskainiko dira (campus bakoitzean 1). 2014-2015 ikasturteko lehenengo lauhilekoan tailer hau eskaintzen da 3 campusetan: 'Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los exámanes'.


Helburua
Tailer honen helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

 

Arabako Campusa:
Datak: 2014ko urriaren 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (osteguna)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Batzar aretoa, 2. solairua, Las Nieves


Bizkaiko Campusa:
Datak: 2014ko urriaren 23an eta 30ean eta azaroaren 6an eta 13an (osteguna)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Batzar areto gorria. Liburutegi nagusia (Leioa)


Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2014ko urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10an (astelehena)
Ordutegia: 15.00 - 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (4. ikasgela)

Harremanetarako eta izena emateko: talleres.spa@ehu.es

*Izena emateko epea urriak 10ean amaitzen da.

*Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz.