euskaraespañol

Sinposioa Sinposioa

Kimikaren arlo guztietako 150 ikerlari gazte bilduko dira Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/04 Noiz arte: 2014/11/24, 14:45 - 16:11

Irudia

Deskribapena

Sinposio honetan, ibilbide zientifiko onenen RSEQ-Sigma Aldrich Saria eta 2013ko argitalpen nabarmenen SUSCHEM-JIQ Saria banatuko dira.

Asteartean, azaroak 4, 14:450etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo),  "Ikerlari Gazteen XI. Sinposioa"-ren inaugurazio ekitaldia ospatuko da. Bertan, kimikaren arlo guztietako 150 ikerlari bilduko dira, guztiak 40 urte baino gazteagoak, bai Estatuko zein nazioarteko zentroetan lan egiten dutenak. Ostiralera arte, hilak 7, luzatuko den topaketa hau Espainiako Kimikaren Errege Elkartearen (RSEQ, gaztelaniazko siglen arabera) Kimikari Ikerlari Gazteen Talde Espezializatuak (JIQ) antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin. Sinposioaren antolaketa batzordea UPV/EHUko Kimika Fisikoa eta Kimika Organikoa sailetako irakasleak diren Emilio J. Cocinero, Efraím Reyes, Patricia Écija, Uxue Uria, Iciar Uriarte, Jose I. Martínez eta Francisco Basterretxea osatzen dute.

Kongresu hau Espainia mailako kimikari gazteentzako topaketa garrantzitsuena da, eta bere helburuak dira, kimikarien belaunaldi berriek burutzen dituzten ikerketei zabalkundea ematea, zientzialari gazteen arteko lankidetzak ezartzea eta XXI. mendeko kimikaren diziplinartekotasuna erraztea. Arlo honetan, Sinposioak diziplina anitzeko izaera izango du, kimikaren arlo guztiekin (kimika fisikoa, organikoa, analitikoa, inorganikoa, biokimikoa eta ingeniaritza kimikoa) lotutako ekarpen nabarmenak izango baititu, oinarrizko ikerketatik azken aplikazioetara barnean hartuz.

Ibilbide zientifiko onenen eta 2013ko argitalpen nabarmenen sariak

Sinposio honetan, asteazkenean, hilak 5, 14:45etan, ibilbide zientifiko onenen RSEQ-Sigma Aldrich Saria eta 2013ko argitalpen nabarmenen SUSCHEM-JIQ Saria banatuko dira. Sari horien helburua da, kimika arloko ikerlari gazteen artean jarduera zientifikoa eta dibulgazioa onartzea, sustatzea eta bultzatzea.

Informazio gehigarria