euskaraespañol

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Enrique Hilario hautatu du dekano

Esperientzia profesional eta kudeatzaile handiko pertsonek osatzen dute dekano taldea

Lehenengo argitaratze data: 2014/12/23

Enrique Hilario
Enrique Hilario

Enrique Hilario Histiologia irakaslea UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekano berria da. Agustín Martínez Ibargüen ordezkatzen du postuan. "Lesión cerebral en la asfixia perinatal" ikerketa-taldeko buru da Enrique Hilario. Gainera, Fakultateko irakasleak Paraguaiko Asunciongo Unibertsitate Nazionalaren (UNA) Honoris Causa doktore eta Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiako kide numerarioa da. Berak bultzatu du hainbat hitzarmen eta proiektu: Atzerri-Ministeriok finantzatu dituen  garapenerako lankidetza hitzarmenak, proiektu zientifikoak eta Ingeniaritza Biomedikoko master ofiziala eta internazionala, zeren titulu horrek Goi Mailako Hezkuntzako Europako Espazioan eta Mercosurren balio daukan.

Dekano-taldean honako hauek ere parte hartzen dute: Antonia Álvarez (idazkari akademikoa), Juan Gondra (Ordenazio Akademikoko eta Azpiegituretako dekanordea), Fernando Ortega (Giza Baliabideetako eta Irakaskuntza Plangintzarako dekanordea), Miren Agurtzane Ortiz (Komunikazioko, Gizarte Hedakuntza eta Euskarako dekanordea), Lourdes Sarria (Ikasleen Gaietako, Mugikortasunerako eta Nazioarteko harremanetarako dekanordea), Carlos Rodríguez (Berrikuntza, Kalitate eta Titulazioen Garapenerako dekanordea), María Sonia Gaztambide (Arlo Klinikoetako dekanordea), Javier Arístegui (Basurtuko Irakasguneko koordinatzailea), Iñigo Cristóbal Pomposo (Gurutzetako Irakasguneko koordinatzailea), José Julián Landa (Donostiako Irakasguneko koordinatzailea) eta Miguel Gutiérrez  (Gasteizeko Irakasguneko koordinatzailea).

"Talde horretan esperientzia profesionala eta kudeatzeko gaitasuna da nabarmena -Enrique Hilarioren esanetan- . Gure lehentasunen artean honako hauek  daude: Boloniaren jarraibideen arabera graduen ezarpena bukatzea, ANECAren (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) prozesua gainditzea, Fakultatean irakasten gradu guztiek kalitatezko Q aitorpena lortzea eta graduen euskalduntzearekin jarraitzea". Bestalde, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekano berriak beste lan-lerro batzuk azpimarratu ditu.: "Unibertsitateko ospitaletan graduatu aurreko irakaskuntza hobetzeko Osakidetzarekin lan egiten segituko dugu, baita kolaboratzaile eta irakasle elkartuen lana ibilbide profesionalean aitortzeko ere. Talde hau bikaintasunean lan egiteko asmoz hasi da".