euskaraespañol

Bost Olinpiada zientifikoetan izena emateko epea irekita

Batxilergoko ikasleek parte hartu ahal izango dute Matematika, Geologia, Biologia, Kimika eta Fisika autonomia-fasean

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/09

Irudia

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologian egingo diren autonomia-faseko Olinpiadetan izena emateko epea ireki da. Matematika, Geologia, Biologia, Kimika eta Fisika probetan Euskal Erkidego Autonomiako batxilergoko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Olinpiadek zientziarekiko interesa, prestakuntza zientifikoa eta jakintza sustatzea ikasleen artean dute helburu. Autonomia-fasea gaindituko dutenek estatuarenean har dezakete parte.

Modalitate desberdin horietan izena emateko epea egun hauetan itxiko da:

Matematika: urtarrilaren 11n

Geologia: urtarrilaren 14an

Biologia: urtarrilaren 16an

Kimika: otsailaren 17an

Fisika: otsailaren 27an

Olinpiada zientifikoen probak urtarrilean, otsailean eta martxoan egingo dira, autonomia-fasean.

Informazio gehiago eta izena emateko: https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/estudiantes-bachillerato