euskaraespañol

Demetrio Loperena gogoan

  • Albisteak
  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/19

Irudia

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko paraninfoan, jendez gainezka, Demetrio Loperena Rotaren oroitzapenetan egindako Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren 99/100 ale berezia aurkeztu da.

Ekitaldian parte hartu dute: Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea; Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendaria; Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justiziako sailburua; Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Maite Iruretagoiena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria; eta, Edorta Cobreros, Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren zuzendaria.

Guztiak estimu handiz Zuzenbide Fakultateko dekano eta Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren Erredakzio batzordekide izandako Demetrio Loperena zenaren ibilbideaz mintzatu dira.