euskaraespañol

Jardunaldia

Antonio Beristain irakaslearen omenez VII. Biktimologia Topaketak

Noiz eta non

2017/11/23, 09:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 23an, 09:30etan hasita, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditoriumean, Donostian, VII. Biktimologia Topaketak egingo dira, Antonio Beristain irakaslearen omenez. UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ‘Antonio Beristain’ katedrak antolatzen du jardunaldia, eta izenburu hau izango du: ‘El papel de las víctimas en la prevención de la radicalización y la deslegitimación del terrorismo y otros delitos violentos. Iniciativas y políticas europeas en un mundo globalizado’. Sarrera irekia da.

Jardunaldi honen helburua Beristain irakaslearen biktimologia eta kriminologia ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea da. Hala, zazpigarren edizio honen eztabaidagaia honako hau izango da: zer eginkizun duten biktimek, gaian zeresana duten gainerako agenteekin batera, erradikalizazio bortitzaren prebentzioan eta terrorismoaren deslegitimazioan. Honela, jorratuko dira honako gaiak: prebentzio planak eta jardun protokoloak eskola eremuan, hedabideek terrorismoaren biktimak azaltzen duten modua eta espetxeetan erradikalizazioa prebenitzeko planak, eta bertan, bergizarteratzea bultzatzeko programak, hurrenez hurren.

Antonio Beristain VII. Saria

Jardunaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak antolatutako ‘Antonio Beristain’ Biktimologiako Ikerketaren VII. Saria banatuko da. Aurten, banatuko da saria:

Fernando Buesa Blanco Fundazioko proiektu eta Komunikazio arduradun Eduardo Mateo Santamaría, ‘La contribución del movimiento asociativo y fundacional a la visibilidad de las víctimas del terrorismo’ izeneko lanagatik.