euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduazio ekitaldia egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/06/10, 11:30

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak 2021-2022 ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du. Ekitaldian ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie eta Iñaki Martin Lesende doktorea promozioaren aitabitxia izango da. Ikastegiko Medikuntza saileko irakasle elkartua da eta “Medikuntza orokorreko medikua / Familiako medikuntza 2021” saria jaso du, Espainiako Medikuntzako Errege Akademia Nazionalaren eskutik. Haien presentzia bereziki garrantzitsua da, lehen mailako arretak onarpena berreskuratu beharra duelako, laguntza komunitarioan eta gure herritarren osasunean zeregin garrantzitsua baitu.

Ikasturte honetan 501 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira. Batez beste ikasleen %76 emakumeak dira, eta ikasleen %42k euskarazko ikasketak egiten dituzte.

- Medikuntzako graduko 49. promozioa: 253 ikasle (190 emakume eta 63 gizon).

- Erizaintzako graduko 43. promozioa: 170 ikasle (141 emakume eta 29 gizon).

- Odontologiako graduko 32. promozioa: 33 ikasle (24 emakume eta 9 gizon).

- Fisioterapiako graduko 8. promozioa: 45 ikasle (28 emakume eta 17 gizon).

 

Ekitaldian parte hartuko dute:

- Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorea (ekitaldi akademikoaren itxiera).

- Jokin Bildarratz Sorron, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua.

- Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.

- Juan Mari Aburto Rike, Bilboko Alkatea.

- Joseba Pineda Ortiz, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa.

- Iñaki Martin Lesende, Promozioaren aitabitxia.

-Lau promozioetako ikasleen ordezkariak.

 

Ekitaldia amaitzeko, EHUorkestra Sinfonikoaren ganbera-taldearen musika-emanaldia izango da.