Mugikortasun programetako bisitariei agur esateko ekitaldia

Noiz eta non

2019/05/17, 11:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Unibersidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) nazioarteko bisitariei agur esateko ekitaldia Carlos Santamaria Zentroaren aretoa nagusian, Donostian, egingo du.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:

  • Marta Barandiaran, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak
  • Fernando Tapia, Gipuzkoako Campusaren Garapeneko eta kanpo Harremanetako zuzendaria
  • Nazioarteko bi bisitariren lekukotza

Ikasle batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian, kontatzeko nolakoa izan den UPV/EHUn bizi izan duten esperientzia; unibertsitateak bere esker ona adieraziko dio Bilboko ESN elkarteari, ikasleei ematen dien laguntzagatik; eta euskal herri kirolaren erakusketa bat egingo da, ikasleek parte hartu ahal izango dutelarik.

EGITARAUA

11:00 Gipuzkoako Campusaren Garapeneko eta Kanpo Harremanetako  zuzendariaren agurra

11:05 Nire esperientzia UPV/EHUn (nazioarteko bisitarien lekukotzak)

11:25 Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen hitzak

11:35 Bilboko ESN elkarteari esker ona

11:50 Argazki ofiziala

12:00 Euskal herri kirolaren erakusketa. Ikasleek parte hartu ahal izango dute

13:00 Luntxa