euskaraespañol

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2020/02/06, 18:00 - 00:00

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Otsailaren 6an, 18:00etan, IMH-Makina Erremintaren Institutuaren Alberto Ortueta Areto Nagusian, Elgoibarren, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako diploma banaketa ekitaldia egingo da. Unibertsitate eskola hau Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.

Egitaraua

  • Ongi etorria. Xabier Ortueta, IMHko presidente eta AFMko zuzendari orokorra.
  • Elgoibarko Udala. Ane Beitia, alkatea.
  • Gipuzkoako Aldundia. Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria.
  • Eusko Jaurlaritza. Adolfo Morais, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
  • Diploma banaketa ekitaldia. Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria eta ikasle ohien ordezkaria.
  • Itxiera. Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Musika emanaldia Musikeneren eskutik.
  • Talde argazkia.