euskaraespañol

Kimika Fakultateko graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/11/23, 18:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2017/18 ikasturteko 59 ikasleei diplomak eta bandak emateko ekitaldia ospatuko da.

Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea eta Marian Iriarte Kimika Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Trikuaren bidaia’.

Ekitaldi jendetsu honetara ikasketak bukatu dituzten ikasleak eta haien familia eta lagunak joango dira. Ekitaldia “Gaudeamus Igitur” unibertsitateko himnoaren talde intonazioarekin bukatuko da.

Egitaraua

  • Ekitaldiaren hasiera eta ongietorria. Marian Iriarte, Kimika Fakultateko dekanoa.
  • Fernando Cossioren hitzaldia.
  • Diplomen banaketa
  • Ekitaldiaren amaiera. Txelo Ruiz, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea.
  • ‘Gaudeamus Igitur' himnoaren intonazioa.
  • Taldeko argazkia.
  • Mokadua.