euskaraespañol

Gizarte Langintzako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/29, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiral honetan, ekainak 29, 18:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da Vitoria/Gasteizko Gizarte Langintzako U.E.ko 2014-18 promozioko ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea izango da eta lagun izango ditu Ángel Elías Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa, Miren Ariño eta Amaia Inza promozioaren amabitxiak eta Gizarte Langintzako Graduko irakasleak eta Gotzon Villaño Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko ordezkaria.