euskaraespañol

Zuzenbideko eta Kriminologiako Graduetako karrera bukaerako ekitaldia

Noiz eta non

2019/11/08, 18:00 - 00:00

Kokapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 97 ikasleen eta Kriminologia Graduko 47 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru izango dira Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Francisco Javier Ezquiaga aipatutako fakultateko irakaslea eta promozioaren aitabitxia.

Egitaraua

  • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
  • Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
  • Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
  • Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidetik defendatutako Gradu Amaierako Lanei aitorpen berezia
  • Diplomak ematea
  • Ikasleriaren ordezkarien hitzak
  • Ekitaldiaren amaiera UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin
  • Musika emanaldia