euskaraespañol

UPV/EHUko XXXVII Uda Ikastaroen irekiera-ekitaldia

Noiz eta non

2018/06/19, 18:00 - 00:00

Kokapena

Miramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua 48. -20007- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko XXXVII Uda Ikastaroen Irekiera-ekitaldia izango da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Iñigo Urkullu, lehendakaria
  • Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
  • Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Rafael Pardo, BBVA Fundazioko zuzendaria
  • Carmen Agoués, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria

Ikasgai magistrala María Md Vivanco-ren ardurapean egongo da, CIC bioGUNE-ko ikertzaile nagusia. Izenburu: 'Avanzando nuestro conocimiento sobre el cáncer de mama'.

Doktorego ondoko ikasketak Kaliforniako San Francisco Unibertsitatean egin zituen (AEB), eta gero laborategi bat eratu zuen, Londresko Institute of Cancer Research-ean (Erresuma Batua). Han, haren taldeak giza bularraren zelula amak identifikatu zituen, eta gaur egun haiek karakterizatzen eta ikertzen jarraitzen du Bilbon, 2005ean etorri baitzen CIC bioGUNEren sorrerarekin batera. Orduz geroztik, haren ikerketek zelula ama kantzerigenoek bularreko minbiziaren kontrako terapia hormonalarekiko erresistentzian zer eginkizun betetzen duten argitu dute. Zehazki, terapiarekiko erresistentzia biomarkadore bat identifikatu dute, eta haren karakterizazioak bularreko minbizia duten pazienteen estratifikazioan eta terapia eraginkorrago eta selektiboago baten aurkikuntzan laguntzea espero dute.