euskaraespañol

Hezkuntza Bereziko ikasle talde batek ikusmen urritasunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Retinosis Gipuzkoa Begisarek eta UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak antolatuta

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/27

Irudia

Hezkuntza Bereziko berrogeita hamar ikaslek ikusmen urritasunari buruzko sentsibilizazio  jardunaldi batean parte hartu zuten. Retinosis Gipuzkoa Begisare Elkarteko kide talde bat fakultatera gaia jorratzera hurbildu zen. Erretinosi pigmentarioa Itsutasuna eragiten duen gaixotasuna da. Elkartea, hauek ez ezik, erretina kaltetzen duten hainbat distrofia dituzten pertsonek ere osatzen dute. 

Helburua, Hezkuntza Bereziko ikasleei ikusmen urritasuna zer den eta eraginda dauden pertsonek eguneroko bizitzan dituzten irisgarritasun arazoak ezagutaraztea izan da.

Lehenengo atalean irisgarritasuna eta baldintza honen alor guztiak jorratu zituzten. Jarraian erretinosiari eta honen sintomei buruzko aurkezpena egin zen, baita ikusmen murriztua zer den azaldu ere, legez itsuak eta erabat itsu direnekiko ezberdintasuna zehaztuz.

Ondoren, ikasleak gaixoen azalean sartu ziren errealitate birtualeko betaurrekoen bidez sintomak esperimentatuz. Aurpegian kono bat jarriz, erretinosiaren sintoma tipikoa den tunel moduko ikusmena probatu zuten. Tarte batez itsu ere izan ziren eta beren zailtasunak bizi, antifaza jantziz.

Saioa amaitzeko, ikusmen urritasuna dutenekin elkar eragiten eta laguntzen ikasteko ikus-entzunezkoa proiektatu zen.

Ikasleek gaiarekiko interes handia agertu zuten eta agerian jarri zen ikusmen urritasunaren alorrean etorkizuneko hezkuntzako profesionalak trebatzeko beharra ez ezik, ezinbestekoa dela eraginda dauden pertsonek bizi duten errealitatearekin harreman zuzena.