euskaraespañol

Animalia arraroak, baztertuak eta gutxietsiak

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/01/11

Irudia

NON: Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU). NOIZ: 2024ko urtarrilean. NORK: Kimberlyn Fonseca-Pérez.



Kimberlyn Fonseca-Pérezek irabazi du Plentziako Itsas Estazioak antolatutako Ilustrazio Zientifikoaren IV. Lehiaketa. Lan garaileak marrazo beltz bat (Etmopterus spinax) ilustratzen du, 2.000 metroko sakoneran bizi daitekeen espezie bat, hain zuzen. Fonseca-Pérez, Venezuelako Unibertsitate Zentralean Biologoan lizentziatua eta UPV/EHUko Etengabeko Prestakuntzako Masterra Ilustrazio Zientifikoan (2019-2020) tituluduna da.

Fonseca-Pérezek hainbat kontserbazio- eta dibulgazio-proiektutan lan egin du, ikerketaren, ilustrazioaren eta animazioaren bidez. Faunarekiko duen grinak animalia "arraroei", "baztertuei" eta "gutxietsiei" protagonismoa eta ikusgarritasuna ematera eraman dute beti. "Oro har, espezie horiek dira liluragarrienak, eta haien berezitasunak eta hain paregabeak izatea eragiten duten ezaugarriak azaltzeko motibatzen naute", adierazi du Kimberlyn Fonseca-Pérezek.

Obra honetarako, marrazoekin egindako proiektu batean hainbat hilabetez lan egin ondoren etorri zitzaion inspirazioa. Hain zuzen ere, ‘linterna marrazoak’ (Etmopteridae familia) deiturikoei buruz ikasi ondoren, bioluminiszenteak izatearen berezitasuna baitute.

"Marrazoak izaki liluragarriak eta aldi berean misteriotsuak dira, eta, gainera, distira egiten badute, arreta handiagoa pizten dute. Espezie hau, eskuarki "Negrito" deitua Espainian (Etmopterus spinax), deigarrienetakoa eta aztertuenetakoa da. Beraz, horretan bakarrik jarri nahi izan nuen arreta, eta uraren azaleratik hurbilago dagoenean eta sakonera handiagoan dagoenean haren itxura erakutsi; eta, jakina, sakonean dagoen espezie bat denez, iluntasuna eta partikula esekiak izango lirateke konposizioa osatzeko hondorik onena ", azaldu du.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus