1.367 ikasle aurkeztuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdira
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/07/02

Datorren asteazkenean, uztailak 3, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.367 ikaslek hasiko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Kopuru horretako 1.312 Batxilergoko ikasleak dira; eta gainontzeko 55ek Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin dute.
Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, uztailak 5.
USEko ezohiko deialdiko behin-behineko matrikula
Batxilergoa |
GAZTELANIA |
EUSKARA |
GUZTIRA sexuka |
GUZTIRA campuska |
|
ARABA |
Emakumeak |
48 |
46 |
94 |
179 |
Gizonak |
39 |
46 |
85 |
||
BIZKAIA |
Emakumeak |
106 |
203 |
309 |
650 |
Gizonak |
114 |
227 |
341 |
||
GIPUZKOA |
Emakumeak |
38 |
177 |
215 |
477 |
Gizonak |
43 |
219 |
262 |
||
GUZTIRA |
388 |
918 |
1.306* |
1.306* |
*Guztizko hauetan 6 ikasle falta dira, ez baitira campus jakin batera adskribitu (UPV/EHUn azterketa egiteko baimena eskatu dute)
Lanbide Heziketako 55 ikasleei dagokienez, 5 Arabako Campusekoak dira, 37 Bizkaikoak eta 13 Gipuzkoakoak. Hizkuntzaren arabera, 34k gaztelaniaz egingo dute proba, eta 21ek euskaraz; eta sexuari dagokionez, 13 dira gizonak eta 42 emakume.
Informazio gehiago: http://www.ehu.es/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home/sartzeko-bideak