euskaraespañol

Gobernantzaren Berrikuntzan ezagutza garatzen ari diren eragileen sarea sortzeko lehen topaketa

Arantzazulab-ek sustatutako saioan 13 ezagutza eragile batu dira, horien artean, Euskal Herriko Unibertsitatea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/10

Irudia
Saioan parte hartu dute unibertsitateetako ikerketa talde ezberdinek, laborategiek, ikerketa zentroetako ordezkariek | Argazkia: Arantzazulab

Gobernantzaren zein demokraziaren berrikuntzaren esparruan hausnartzen, ikerketa egiten, zein ekintza praktikoak burutzen dabiltzan ezagutza eragileak, laborategiak edo ikerketa-taldeak elkartu dira Arantzazulab-en egoitzan Gandiaga Topagunean. Saioaren helburu nagusiak bi izan dira: Batetik, ezagutza eragile bakoitza egiten ari dena komunean jartzea eta partekatzea; eta bestetik, ezagutza eragileen arteko sarearen eraikuntza, elkar ezagutza eta koordinazioa, zein elkarren arteko lankidetza eraginkortzeko.

Arantzazulab-ek mota honetako beste hiru  elkargune eta topagune katalizatzen ditu, egiteko modu berriak eta ezagutza berria garatzeko berrikuntza ekosistema moduan, bertako zein nazioarteko askotariko eragileekin lankidetza sareak sustatuz eta eraikiz: Ko-sorkuntza ekosistema, Ikerketa Elkargunea, eta Nazioarteko ikerlariekin fellowship sarea.

Saioan parte hartu dute unibertsitateetako ikerketa talde ezberdinek, laborategiek, ikerketa zentroetako ordezkariek:

  • Arantzazulab: Naiara Goia, Ione Ardaiz, Ane Miren Valenciano eta Leire Cancio.
  • UPV/EHU:

         – Aktiba ikerketa taldea: Antonio Casado eta Ekai Txapartegi

         – Parte-hartuz Ikertaldea: Igor Ahedo, Andere Ormazabal eta Mario Zubiaga

         – Sinnergiak: Asier Lakidain eta Egoitz Pomares

  • Agirre Lehendakaria Center: Julen Larrañaga
  • Aztiker: Susana Martinez
  • Deustuko Unibertsitatea: Ion Muñoa
  • Etorkizuna Eraikiz Ikerketa: Julen Cocho
  • Eusko Ikaskuntza: Beatriz Akizu
  • Globernance: Mikel Cabello eta Nahia Delgado
  • Mondragon Unibertsitatea: Andoni Eizagirre, Aitor Zuberogoitia, Beñat Flores eta Oier Imaz
  • Orkestra: Ainhoa Arrona, Mikel Gaztañaga eta Naia Begiristain
  • Telesforo Monzon eLab: Malen Dominguez

Gobernantzaren Berrikuntzan erreferentzia zentro eta gizarte berrikuntzan katalizatzaile da Arantzazulab. Lankidetzazko Gobernantzan sakontzea eta berau hedatzea da bere helburu nagusia. Horregatik, gakoa da laborategiarentzat deliberaziorako, hausnarketarako eta ekintzako partekatuko espazio berriak garatzea; baita, aktore ezberdinen arteko sareak diseinatu, artikulatu eta erraztea ere. Eta horregatik, Naiara Goia laborategiaren zuzendariaren hitzetan “gobernantzaren berrikuntzan edo demokraziaren esparruan ezagutza garatzen ari diren  eragileen topagune honek berebiziko garrantzia du, ezagutza batzeko eta anplifikatzeko, hurbilpen ezberdinak ezagutzeko, eta gure arteko elkar ezagutzan edo lankidetza aukeretan sakontzeko. Eta baita aktore ezberdinen arteko topagune berri bat eraikitzeko eta errazteko aukera ere ematen digu, lankidetzazko kultura hedatzeko #BerrikuntzaEkosistemen katalizatzaile bezala gure ardura sendotuz”.

Saioaren egitarauaren arabera, lehen zatian bakoitzak gaiarekin lotutako norbere ikerketa proiektuak aurkezteko aukera izan du. Horrela, lankidetzazko gobernantzaren, demokraziaren sakontzean zein antzeko esparruetan eragile eta ikerketa talde bakoitzaren lana ezagutzeko aukera izan da. Jarraian lan dinamika bat egin da, entzundakoaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko eta hurrengo urratsean inguruan aritzeko. Saioan parte hartu duten eragileek horrelako sare edo komunitate baten garrantzia eta balioa azpimarratu dute, eta balorazio positiboa eginez amaitu dute sustatzaileek.