euskaraespañol

Gaurko irudia

Zeramiken arkeometria, Erdi Aroko gizarteak ezagutzeko

Liburua UPV/EHUk argitaratu du, eta nazio mailan ezaugarri horiek dituen eta argitaratu den lehena da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/20

Irudia
Francesca Grassi eta Juan Antonio Quirós. Argazkia: UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak ‘Arqueometría de los materiales cerámicos de época medieval en España’ liburua argitaratu du. Nazio mailan ezaugarri horiekin argitaratu den lehen lana da; Francesca Grassi eta Juan Antonio Quirós Castillo izan dira editoreak eta UPV/EHUko Erdi Aroko Arkeologia Dokumentuen bilduman sartzen da.

Espainiako Erdi Aroko material zeramikoen arkeometriari eskainitako lehen bolumena da. Liburuak hamahiru ekarpen jaso ditu eta, aurretik, sarrera bat; horiek Erdi Aroko  zeramiken arkeometria azterlanari buruzko alderdi metodologikoen eta hainbat autonomia erkidegotan (Galizia, Euskadi, Andaluzia, Kanariak, Gaztela eta Leon etab.) eginiko ikerketa proiektuen ingurukoak dira.

Bolumen honen jatorrian Euskal Herriko Unibertsitatean Europar Batasunak finantzatutako EARMEDCASTILE proiektuaren esparruan antolatu zen solasaldia dago; bertan, Goi Erdi Aroan penintsularen iparraldean sareen sorrera eta sistema soziopolitikoak aztertu ziren. Liburuak Espainiako Erdi Aroko Arkeologia material zeramikoen arkeometriaren azterlanetik abiatuta aztertzen ari den ikuspegi teoriko, metodologiko eta tematiko nagusiei buruzko koadro eguneratua ematen du.

Liburuaren helburuak dira, batetik, proiektu arkeologiko nagusietako batzuk aurkeztea, Espainiako Erdi Aroko zeramiken analisian zentratuta, analisi arkeometrikoen erabilera sistematikoan oinarrituta. Bigarrenik, diziplinarteko taldeetan zeramikaren azterlanean baliatzen diren prozeduren eta metodologien inguruko hausnarketa sustatzea du helburu. Eta, azkenik, Espainian gai horren inguruan diharduten laborategi eta taldeen inguruko koadroa ematen du.

 

EARMEDCASTILE proiektua

EARMEDCASTILE proiektua (The formation of the State in Early Medieval castle: craft production and social complexity) Europar Batasunak finantzatu zuen. 2015eko udan hasi eta 2017aren erdialdean amaitu zen. Azterlana UPV/EHUko Kultura Ondarearen eta Paisaien Ikertaldearen barruan egin zen, Letren Fakultatean, eta Juan Antonio Quirós Castillo Arkeologiako katedradunak eta Francesca Grassi ikertzaileak zuzendu zuten, Luis Angel Ortega, Ainhoa Alonso Olazabal eta Mª Cruz Zuluaga UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Mineralogia eta Petrologia Saileko ikertzaileekin eta Cristina Fornacelli eta Isabella Memmi Turbanti Sienako Unibertsitateko (Italia) Lurreko Zientzien Saileko ikertzaileekin lankidetzan.

Gainera, ikerketaz gainera, UPV/EHUko Letren Fakultatean, Arkeometriako Nazioarteko lehen Topaketa egin zen; bertako ardatz nagusia Europako hegoaldeko antzinako gizarteen azterlan historikoa eta arkeologikoa izan zen, eta bereziki esanguratsua izan ziren zeramiken analisi arkeometrikoak. “Gai hori Europa osoan ari da iraganeko kultura materialaren ezagutza asaldatzen, baina oraindik ez da nahikoa errotu Europako hegoaldean –esan dute editoreek–. Hori dela eta, liburuak lehen aldiz batzen du metologia horien erabilera, ekoizpen zeramikoen bidez hainbat diziplinatako profesionalen partaidetzarekin –arkeologoak, geologoak eta petrografoak etab.– penintsulako gizarteen inguruan eginiko analisi estentsiboan”.