euskaraespañol

Basque Center for Alzheimer´s Prevention-en (BCAP) aurkezpen ofiziala

Noiz eta non

2021/09/20, 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta CITA-Alzheimerrek Alzheimerraren prebentziorako teknologia aurreratuen ikerketarako eta transferentziarako zentro bateratu bat sortzea bultzatu dute: Basque Center for Alzheimer 's Prevention (BCAP).

Astelehenean, irailak 20, 11:00etan, CITA-Alzhéimer-en egoitzan (Mikeletegi  pasealekua 71-1, Donostia), zentro berriaren aurkezpen ofiziala egingo da.

Egitasmoa aurkezten izango dira:

-Guillermo Quindós, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

-Pablo Martínez-Lage, Neurologian doktorea eta Cita-Alzhéimer Fundazioko zuzendari zientifikoa

Prentsaurrekoa online ere jarraitu ahal izango da helbide honetan:

Rueda de Prensa BCAP CITA-UPV/EHU