Bidebarrieta Zientifikoa, Darwinen eguna

  • Ekitaldia

Kokapena

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4 - 48005, Bilbao (Bizkaia)

Data

  • Hasiera: 2018/02/12 19:00

Deskribapena

Datorren otsailaren 12an, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoriaren autorearen jaiotza ospatzeko urtero egiten den Darwinen Egunaren hamabigarren edizioaren agertokia bihurtuko da Bilboko Bidebarrieta Liburutegia.

Jardunaldia 19:00etan hasiko da eta bertan hitzaldi bana eskainiko dute Carlos Briones Llorentek, Astrobiologia Zentroko ikertzailea (CSIC-INTA) eta Helena Matutek, Deustuko Unibertsitateko psikologia katedradunak. Bertara hurbilduko diren guztiei naturalista ingelesaren teoria ezaguna zientziaren ikuspegi ezberdinetatik abiatuta hurbilduko dieten hitzaldien ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta bertaratutako guztiek hartu ahal izango dute parte.

Brionesen “Los primeros pasos de la evolución darwiniana” (“Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsak”) hitzaldiak lehenengo izaki bizidunen jatorriari buruzko ikerketan egiten ari diren aurrerakuntza zientifikoak jorratuko ditu. Eboluzio darwiniarraren lehenengo urratsek egun dugun biodibertsitatea eraikitzeko oinarriak nola ezarri zituzten azalduko digu bizitzaren jatorrian eta eboluzio goiztiarrean aditua den zientzialari honek.

Matutek “Sesgos cognitivos y evolución” izeneko hitzaldia aurkeztuko digu (“Lerrabide kognitiboak eta eboluzioa”), non Bizkaiko hiriburuko liburutegira ekarriko dituen lerrabide kognitiboak direlakoak, hau da, pertsona orok sistematikoki egiten dituen akatsak, zeinak buruaren konfigurazioaren menpekoak diren. Matute katedradunak pentsamoldearen eboluzio-testuinguruan sortu diren eta izateko arrazoia duten “lasterbide” horien zokoak aztertuko ditu bere hitzaldian.

Alfonso Gámez kazetariak zuzenduko ditu hitzaldi horiek, “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan, hilean behin EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.

Hitzaldietara sarbidea doan izango da, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere, sartu ahal izateko, liburutegian bertan jaso beharko ditu gonbidapenak otsailaren 5etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko 10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera.

Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Círculo Escéptico-k, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen dute gertakizuna. El Correo egunkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dituzte laguntzaile.