euskaraespañol

Biscay Bay Startup Campus-en aurkezpena, gazte eta emakume ekintzaileak biltzen dituen ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2018/09/24, 18:00 - 00:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Walden startup-ak eta Bilbao Valley elkarteak dei egiten diete hedabideei Biscay Bay Startup Campus aurkezteko prentsaurrekora Pío Baroja pantalanan, IBAI EDER ontzian. Bilbon, urriaren 1etik 7ra bitartean izango da ekitaldia, iparraldeko startup onenen eta eskualdeko gazte ekintzaileen elkargune izatea helburu hartuta.

Edizio hau emakumeen lidergoa bultzatzean oinarritu da eta tokiko erakunde eta enpresa ugariren babesa jaso du, besteren artean: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Getxoko Udala, BBK eta Elkargi. Haiek ekitaldira elkartu nahi izan dute eta Bizkaia Europako hegoaldeko lurralde berritzaileena bilakatzea lortu. Guztiak izango dira prentsaurrekoan tokiko ekintzaileekin batera.

Prentsaurrekoan buru izango dira Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkaria; Noemí Peña, UPV/EHUko Kanpo Harremanetarako zuzendaria; Ivan Francisco BBKko zuzendari nagusi ordea eta Patricia Draghici, Walden-eko CEO.

18:00etatik 18:30era egingo da prentsaurrekoa, eta ondoren festa pribatu bat izango da 20:00ak arte Ibai Eder ontzian.