euskaraespañol

Anariren kontzertua eta AntzerkiZ taldearen emanaldia

Noiz eta non

2018/11/21, 13:00 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroan bi ekimen garrantzitsu gertatuko dira: batetik, azaroaren 23an ekingo diogu EUSKARALDIAri, 11 egun euskaraz ariketa soziala UPV/EHUn eta Euskal Herria osoan; bestetik, azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da nazioartean.

Hori dela eta, jardunaldi berezia lankidetzan antolatu du UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzak honako egitaraua osatuz:

  • 13:00 Aurkezpena (Donostiako Euskaraldia)
  • 13:05 Jokin Pinatxo (kantugilea eta UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikaslea)
  • 13:15 ANARI (kantugilea)
  • 16:00 AntzerkiZ: 'Ni puros, ni abanicos' (genero berdintasunerako emanaldi elebiduna)