euskaraespañol

Kultura Ondareari buruzko Europako Batzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2018/12/11 Noiz arte: 2018/12/12, 00:00 - 00:00

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Abenduaren 11n eta 12an, Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz etorbidea 85. 01009 Vitoria-Gasteiz) egingo da ‘Cultural Heritage: innovating on past and future’ Europako Batzarra; CREADIS3 (Smart Specialisation Creative Districts-INTERREG EUROPE) proiektuak sustatu du eta Eusko Jaurlaritza da buru.

2018. urtea Kultura Ondarearen Europako urte deklaratu dute. Kultura Ondareari buruzko Europako adierazpenek honako hau bultzatu nahi dute: kultur aniztasuna eta kulturartekotasuna sustatzea, kultur ondarea babestea eta jendeak ondareaz gozatzea.

Batzarraren xedeak hauek dira: Kultura Ondarearen etorkizuneko berrikuntzei eta agertokiei buruzko eztabaida sustatzea; sormenezko industriaren eta kultura ondarearen berrikuntza, gobernantza eta klusterizazioaren arloan jardunbide egokien kasuak hedatzea; eta Kultura Ondarearen aldeko Vitoria-Gasteizko adierazpena bultzatzea. Bertan, besteak beste, Agustin Azkarate eta Javier Echeverria espezialistak izango dira hizlari.

Informazio gehiago: https://innovating.catedralvitoria.eus/eu/hasiera/