euskaraespañol

CORTADA amaitu zen

Gasteizko Film Laburren Jaialdiak XXV. edizioko sariak banatu ditu

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/20

Irudia
Saridunak eta agintariak. Argazkia: Nuria Gonzalez. UPV/EHU

Cortada-Gasteizko film laburren jaialdiak XXV. edizioa sari-banaketarekin amaitu zuen. Ekitaldian, Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Itziar Gonzalo de Zuazo Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru diputatuak, Asier Urresti Vital Fundazioko zuzendari nagusiak eta Estibaliz Canto Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotziak hartu zuten parte.

Irabazleak ezagutzera eman aurretik eta jaialdiaren 25. urteurrena dela eta, omenaldi berezia egin zitzaien CORTADAren sortzaileei: Antonio Rivera, Paco Valderrama eta Isabel Mozas.

Ondoren, Mel Arranzek (Azaletik Azalera), Raquel Calvo Larraldek eta Elena Molina Merinok (Yungay 7020) eta Jorge Moneok (Begiak hesteko artean) saria jaso zuten, eta Ian de la Rosak (Farrucas) eta Luiza Gonçalvesek (Un bananero no es casualidad) eginiko bideoa proiektatu zen.

Sariduen sinopsia:

Cortada film labur onena

FARRUCAS

Ian De la Rosa. 2021. 17 min. Fikzioa

Almeriako el Puche auzoko lau nerabe, haien marokoar eta espainiar sustraietaz harro daude. Euren inguruneko gabeziak agerian uzten badituzte ere, ez dute lortzen beren desioen eta nahiak murriztea.

Animaziozko film labur onena

AZALETIK AZALERA

Mel Arranz. 2021. 7 min. Animazioa

Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Dokumentaleko film labur onena

YUNGAY 7020

Raquel Calvo Larralde, Elena Molina Merino. 2021. 19 min. Dokumentala

1970ean elur-jausi batek Yungay hiri koloniala ezabatu zuen. Bizirik atera zirenek neke handiz hiria berreraiki zuten handik kilometro batera. Huascaran, sakratua izandako mendiak, hitz egiten du.

Euskal film labur onena

UN BANANERO NO ES CASUALIDAD

Luiza Gonçalves. 2021. 10 min. Fikzioa

Donostian hazten ari diren bananeroei buruzko dokumentala, historikoki Espainian ospetsua izan den hiri turistikoa.

Gureak film labur onena

BEGIAK HESTEKO ARTEAN

Jorge Moneo.2020. 15 min. Dokumentala

Harri bilakatutako sei mende ilargi bakar batean suntsituak. Horrela igarotzen da mundu honen loria, begiak hesteko artean.