euskaraespañol

Irakasteko teknika zaharretatik estrategia berriztatzaileei

Noiz eta non

2015/10/05, 09:00

Deskribapena

Astelehenean, urriak 5, 09:00etan,  Bizkaia Aretoan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatutako Hezkuntza Berrikuntzako III. Jardunaldiak hasiko dira. Ikastegi desberdinetan garatzen ari diren irakaskuntzaren estrategia berriztatzaile desberdinak ezagutzera ematea da jardunaldi hauen xedea. Azken boladan, irakasteko teknika zaharrekin batera, beste metodologia batzuk ere erabiltzen ari dira, eta asteartera arte, hilak 6, mundu akademikotik profesional desberdinak bilduko dira ikastegietan agertzen ari diren esperientziak komunean jartzeko.

Kongresuaren irekieran hauek hartuko dute parte:

  • Mikel Agirregabiria. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzu burua
  • Simón Peña. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Koldo Meso Ayerdi. Kazetaritza II Saileko zuzendaria
  • Jesús Pérez Dasilva. Jardunaldien arduraduna

hashtag: #innovaeduca15