euskaraespañol

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 10. urteurrena

Noiz eta non

2015/10/09 2015/10/09, 09:00 - 14:30

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 9, 9:00etatik 14:30etara, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6. Bilbo), Emakume eta Gizonen Berdintasunerako euskal Legearen 10 urteak direla eta, hausnarketa eta azterketa kualitatiboa egingo da "Legegintzan eta Ebaluazioan Aurrerapausoak Ematen Berdintasun Arloan. Erronka Berriak: Zeharkakotasuna" UPV/EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatutako jardunaldian.Gainera, Emakundek antolatzen duen Berdintasun Foroari hasiera emateko erabiliko da.

Deialdi horretan izango dira: Ana Alberdi, Emakunderen idazkari nagusia; Marta Cruells,  Bizitza zikloa, Feminismoak eta LGTBI Zinegotzigoaren Bartzelonako Udaleko aholkularia; eta Emanuela Lombardo, Madrileko Complutense Unibertsitateko irakaslea eta zeharkakotasun eta berdintasun politika publikoetan aditua.

Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena jaso beharko da, honekin kontaktuan jarriz: tania.martinez@ehu.eus 

Egitaraua

9.00- 9.30: Aurkezpena. Ana Alberdi. Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen Idazkari Nagusia.

9.30- 10.30: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 legearen ebaluaketa kualitatiboa: proposamenak eta erronkak.  Igor Ahedo |Tania Martínez Portugal| Jone Martínez-Palacios. UPV/EHU

10.30- 12.00: Intersekzionalitatea: teoria eta esperientziak. Marta Cruells. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Bizitza zikloa, Feminismoak eta LGTBI Zinegotzigoaren Bartzelonako Udaleko aholkularia.

12.00- 12.30: Atsedena-Kafea.

12.30- 14.00: Intersekzionalitatea politika publikoetan. Emanuela Lombardo. Madrilgo Universidad Complutense.

14.00- 14.30: Konklusioak eta ekarpenak . Igor Ahedo |Tania Martínez Portugal| Jone Martínez-Palacios. UPV/EHU.