euskaraespañol

‘Las damas de hierro' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/11 Noiz arte: 2016/02/08, 18:30 - 15:16

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 11, 18.30etan, Elkar liburu dendan (San Prudentzio kaleko 7. Vitoria/Gasteiz), ‘Las damas de hierro. La participación de las mujeres en el mercado laboral de Vitoria-Gasteiz (1950-1975)' liburua aurkeztuko da, Aritza Sáenz del Castillo Velasco irakaslearena. Idazlana argitaratu berri du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak eta aztergai du Gasteizko emakumeek desarrollismo frankistan zehar eta, zehazki, emakumeok etengabe borborrean zegoen lan merkatuan izan zuten partaidetza. Aurkezpenaren ostean, gaiari buruzko solasaldia egongo da.

Aritza Sáenz del Castillo Velasco (Vitoria-Gasteiz), Historia Garaikidean doktorea UPV/EHUn, eta frankismoaren emakumeen eta generoaren historia ikertzen aritu da nagusiki; batez ere, feminizaturiko lan merkatuak izan ditu aztergai. Gaur egun, eskolak ematen ditu Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean; han, Herritartasunerako Hezkuntzaren arloa ikertzen du genero ikuspegitik. Lan horrek Micaela Portilla Saria lortu zuen 2013an, UPV/EHUn feminismoari edo generoari buruz egindako 2013ko tesi onena izateagatik.