euskaraespañol

'Jotamentala' dokumentalaren estreinaldia Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/12 Noiz arte: 2016/02/10, 19:30 - 11:25

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 12, 19:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Jotamentala dokumentala estreinatuko da. Filmak, dantza herrikoi honen, jotaren, kulturartekotasuna azaltzen du, iberiar penintsulako hainbat eskualdetako eta Hegoafrikako folklorean eta ohituretan barneratuta baitago.

Dokumental hau, AIKO Taldearen eta Bideografik Ekoizpenak-en lana da, eta bere estreinaldia UPV/EHUren kultura programazioa biltzen duen EHUkulturaren baitan kokatzen da.

Gala honetara joateko (euskaraz burutuko da), ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea internet bidez. Toki mugatua du aretoak.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • 19:00 Ateen irekiera eta Photocall-a
  • 19:30 Proiekzioaren hasiera
  • 20:30 Txakolin gonbidapena

Dokumentalaren aurrerapena:

 

Jotamentala - Trailer from Bideografik on Vimeo.