euskaraespañol

‘Quinchahue', bioartea Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/22 Noiz arte: 2016/02/19, 13:00 - 11:16

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 22, 13:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintzako dekanotzako hallean, Quinchahue  erakusketa inauguratuko da. Álvaro Aroca Txileko artistak artea, natura eta teknologia lotu ditu ikuspuntu etikotik. Erakusketak, bi aste irekita egongo denak, 15 pieza ditu: argazkiak, ohialak, bideo bat, animalia disekatuak eta odol tintaz egindako fotograbatuak. Quinchahue lana doktore-ikerketa honen barruan dago: Arte contemporáneo y sostenibilidad. Herramientas artístico-medioambientales para el análisis de intervenciones artísticas en el medio natural en Chile y España. 2000-2012.

Inaugurazioan hauek hartuko dute parte:

  • Enrique Hilario, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • Arantza Lauzirika, Arte Ederretako Fakultateko dekanoa