VI. Abiatu Sarien banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/02/26 Noiz arte: 2016/02/22, 12:00 - 15:57
Deskribapena
Ostiralean, otsailak 26, 12:00ean, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUko Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten VI. Abiatu Sarien banaketa ekitaldia ospatuko da. Izan ere, sariketak bi sail bereizten ditu: teknologia oinarriko enpresarik onena eta unibertsitateko enpresa berritzaile onena.
Bi urtean behin ematen den sari hau UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta Beaz-ek ematen dute. Erakunde hauek 15 urte daramatzate elkarlanean ZITEK Programan.
Abiatu Sariek helburu nagusi bi dute: alde batetik, unibertsitatearen indar berritzaileaz baliatuz, enpresa bilakatu daitezkeen proiektuen sormena sustatzea; eta beste alde batetik, unibertsitarien artean enpresa-kultura zabaltzea eta babestea.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Ainara Basurko Urkiri, Beaz-eko Zuzendari Nagusia
- Eva Armesto Macias, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa Sustapeneko Zerbitzu Burua