euskaraespañol

‘Emakumea tradizio erlijioso ezberdinetan' solasaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/03 Noiz arte: 2016/03/01, 12:00 - 11:56

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 3, 12:00etan Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia fakultateko ekitaldi aretoan (Unibertsitatearen ibilbidea, 7. 01006 Vitoria/Gasteiz) solasaldi bat egingo da ‘Emakumea tradizio erlijioso ezberdinetan. Genero berdintasunaren garapena lortzeko ahalbideak eta oztopoak' izena hartuta. Ekitaldia Unibertsitate Pastoralak antolatu du eta lagun ditu UPV/EHUren Berdintasunerako zerbitzua, Vitoria/Gasteizko Teologia fakultatea eta Europaren Sustraiak elkartea.

Solasaldian, mahai inguru gisa egingo den solasaldian bost emakumek hartuko dute parte, erlijiorik handienen ordezkari (fededunen kopuruari dagokionean):

- Noezha Abousalsma. Musulmana. Filologian lizentziatu eta genero ikasketetan ikertzaile, bereziki ‘Emakumea eta islama' arloan.
- Begoña Agiriano. Moja budista. Frantses filologian doktore eta UPV/EHUren Letren Fakultateko irakasle. Frantses Erdi Aroko literaturan espezialista. Vitoria/Gasteizko zen meditaziorako praktika talde baten arduraduna, gaur egun, zenbait tokitan egon ondoren, Zaramaga auzoan kokatzen dena. Nazioarteko Zen elkarteko batzordekoa da eta Euskal Herriko Zen elkarteko burua.
- Malka González Bayo. Judua. Emakumea eta judaismoa arloko aholkularia, Zurich-eko International Association for Analitical Psichology elkarteko kide, Bartzelonako Emakumearen Kabinete Juridiko eta Psikologikoaren fundatzaile kidea, generoko teologiako taldeetako kide, beste talde erlijiosoetako beste emakumeekin batera, eta ‘Tarbut-Sefarad' kultura judurako sarearen fundatzaile kide.
- Daniela Ursu. Kristau ortodoxoa. Errumanierazko interpretea eta bolondresa Errumaniaren Bilboko kontsulatuan. Estatistikako masterra, matematikako irakasle laguntzaile izan da Transilvaniako unibertsitatean.
- Loli Asua Batarrita. Kristau katolikoa Gizarte eta Politika Zientzietan eta Teologian lizentziatua. Irakasle emeritua, UPV/EHUren Bilboko Irakasleen eskolan. ‘Fedea eta justizia' komunitate laikoetako kide. Moderatzaile gisa arituko da.

Sarrera libre eta dohainekoa izango da plaza guztiak bete artean.