euskaraespañol

Talde erakusketa Arte Ederren Fakultatearen Pinturako masterrean

Noiz eta non

2016/03 2016/03

Irudia

Deskribapena

Martxoaren 4tik 24ra, Vital Kutxaren Araba aretoan (Bakea K. 5 – 1. solairua. Dendaraba merkatu gunea. 01005 Vitoria/Gasteiz) erakusgai egongo da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultatearen Pinturako masterraren talde erakusketa. ‘Desirada' izeneko laginak masterreko ikasleen ikasturte erdialdeko lanak jasotzen ditu, artista gazteon garapen pertsonala plazaratu eta agerraraziz.

Bisitariek dohainik gozatu ahal izango dituzte proposamen piktoriko ezin anitzagoak, figurazio estetikarekin, batzuk fotorrealistak, hasi eta abstraktuenekin amaituz, tartean figurazio espresionistako zenbait lan. Beñat Krolem, Gabriel Coca, Carlos Pellitero, Aitana Campo, Sebas Velasco, Mikel del Río, Maria Aparicio, Manuel Moral, Luz Estefanía, Iván Chacón, Jorge Gimeno, Iñigo Fernández de Pinedo, Fernando Villena, Cosmin Pascal, Araceli Jalón eta Ander Etxaniz dira koadroetako sinatzaileak.

Erakusketak 18:00etatik 20:30ak bitartean bisitatuko ahal da astelehen eta larunbatetan, bai eta igande goizez ere, 12:00etatik 14:00etara.